XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Oso ospetsuak dira Euskal Herriko jai batzuk.

Horregatik erakartzen dute kanpotar asko gure artera.

Honen adibide dira Bilbo eta Donostiako Aste Nagusiak.

Gure jazki tipiko koloretsuak miresten dituzte kanpotarrek baita dantzarien trebetasuna ere, txistu eta danbolinaren laguntzaz, ezpatadantza edo aurreskua dantzatzen dutenean.

- Jaiegunotan are garrantzitsuagoak dira gure janari tipikoak.

Marmitakoa, kokotxak, porrusalda, goxua, etab. dira gure gastronomiaren adierazgarri, eta bide batez, bisitarien ahogozagarri.

- Euskal Herriko jai askotan dantzari-taldeek esku hartzen dute bertako jazki tipikoekin.

- Kanpotar guztiek miresten dituzte gure ohizko janari tipikoak.

ARIKETAK 6. Jazki tipiko asko dago Euskal Herrian.

Azalduko duzu nolakoa den zure herri edo eskualdekoa?.

7. Herriko jaietan ez da harritzekoa izaten kanpotarrak ere gure artera etortzea.

Eta haiek egiten dizkiguten galderei erantzuteko, komenigarria izaten da erantzun-taula bat prestatzea. Osa ezazu zeurea: Musika-tresna autoktonoak / Dantzak / Janari tipikoak.